XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainkoak ihes egin dizute, Patrizio.

Zer iruditzen zaizu?, erasotzen zion oihuka.

Beste parrokia batetara, beste herri batetara alda zezaten eskatu zuen arren, ez zuen lortu apezpikuak beti ezezkoa ematen bait zion, bera bezalako gizon bat ezinbestekoa zela toki hartan argudiatuz....

Aldare aurrean aurkitu zuten ahozpez, marmolaren kontra bere buruari emandako kolpeen ondorioz konortea galduta.

Pazifikoko uharte batetara eraman dute lasaitze aldera Dionisioren erruz kirio guztiak deseginda, sukar-ametsak bait zituen eta ezagutzaren eskala bera ere klabe ulertezinetan zebilkion.

Raimundo logika azken muturreraino eramaten saiatu da bizitza osoan, hemezortzi urte bete eta apaizgai sartu zutenetik.

Aita, Raimundo baita ere, banka-gizona eta ama etxekoandre sotila ziren familia batetan jaio zen.

Aitak suerte handia izan zuen, suertea mendian dabilen piztia zuria bait da.

Aurkitzean datzake arrakasta osoa.

Burni-meategietan enplegatu zuten, artean oso gazte, eta jabeak gustora edukitzeaz aparte matematika arloan jaioa eta trebatua izaki, laster izendatu zuten diru britaniarra nagusi zen meategi hartako diruzain.

Ezkondu egin zen banketxe nagusiko kide nagusia zen Douglasen dirutan okitutako alaba gazteenarekin, azenario koloreko ilajea eta aurpegia pekaz josia zuen Maggierekin, matrimonioaren legearen arauera bere posizioa sendotu eta hobetuz.

Oztopo bakarra zegoen, ordea, itxuraz hain interes ezberdinak zituzten gizon-emakume haien artean.

Bata katolikoa eta bestea kalbinista, Bixentek askotan aipatzen du zaila dela bi otso elkarrekin ondo konpontzea.

Aski zuten edozein erlijio-huskeria sesiorako, familia eremuko erlijio gudua piztuz.